Estanpa tristea Trintxera zenaren atarian

Urola Kostako Hitza 2019ko martxoaren 13a

Errezildik Bidania-Goiatzerako bidean dagoen Trintxera hotel zenaren kanpo aldeak argazkietan ikusten den itxura zuen joan den asteburuan. Herritar batek bidali ditu argazkiok UROLA KOSTAKO HITZAra; askotariko trasteak eta hondakinak ikus daitezke irudietan, eraikinaren atze aldeko atarian pilatuta.

2013an itxi zituen ateak Trintxerak, zenbait urtez hotel eta jatetxe zerbitzua eman ondoren. Eraikinaren ateak eta leihoak hormatuta eta itxita daude, baina atzeko ateetako baten itxitura puskatuta dago, eta barru aldean ere trasteak anabasan ikus daitezkeela azaldu du argazkiak bidali dituen herritarrak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide