Mural margoketarekin hasi dituzte Martxoaren 8rako prestatutako ekintzak Errezilen, gaur goizean. Greba feministarekin bat egin duten hainbat lagunek margolan bat egin dute Dantzalekuan. Bazkari autogestionatua egingo dute eguerdian, eta arratsaldean Azpeitiko manifestazioarekin bat egingo dute errezildarrek.
Gainera, honako bideo hau ere grabatu du grebarekin bat egin duen hainbat emakumek:
https://youtu.be/tdlbb5UdvZs
Bihar ere egingo dute Martxoaren 8ari lotutako ekintzarik Errezilen; izan ere, 19:00etan Alardearen seme-alabak dokumentala ikusi ahal izango da Borondegin, eta 21:00etan emakumeen afaria egingo dute.
Hona hemen gaur goiz parteko argazki batzuk (Nekane Zinkunegi):
Mural margoketaren bideoa osatu dute errezildarrek:
https://www.youtube.com/watch?v=uTLd5-YvoEk&feature=youtu.be