Inauteriak iritsi dira dagoeneko Errezilera. Izan ere, gaur, ostirala, mozorro festa egin dute San Martin herri eskolan. 15:00etan hasita, Altxorraren Bila jolasa egin dute ikasleek mozorrotuta, eta gero, festa nagusitu da, eskolako atarian. Gozatu ederra hartu dute gaztetxoek.
Hona hemen Errezilgo irudiak:
(Argazkiak: San Martin herri eskola)