Eraman dituzte Herniotik urtarrilean erori zen hegazkin arinaren arrastoak

Urola Kostako Hitza 2019ko ots. 13a, 17:29

Atzo, otsailak 12, eraman zituzten Hernio menditik urtarrilean istripua izanda erori zen hegazkin arinaren zatiak. Tolosaldeko Atariak azaldu duenez, helikoptero bat bertaratu zen atzo arratsaldean Herniora, hegazkina erori zen lekura, hain zuzen. Han zeuden beharginen laguntzaz jaso zituzten mendian pilatutako hondakinak. Errezilen zain zegoen zaborra jasotzeko kamioi batean eraman zituzten helikopteroz jasotako metal zatiak. Honako hau Tolosaldeko Atariak grabatutako bideoa da.

Urtarrilaren 9an jazo zen hegazkin istripua Hernion. Bi pertsona hil ziren ezbeharrean. Hernioko tontorretik gertu topatu zituzten hegazkin arinaren zatiak, baita istripuan hildako bi pertsonen gorpuzkiak ere. 

https://www.youtube.com/watch?v=lERA1ANmbmE

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide