ETB1en 'Bostekoa' saioan publiko gisa agertzera joateko autobusa antolatu dute Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2019ko ots. 11a, 10:49

Euskal Herriko zortzi herrik pentlatoi txapelketak egingo dituzte saioan, eta horien artean Azpeitiak eta Errezilek neurtuko dituzte indarrak. Larunbatean grabatuko dute bi herrien arteko saioa, Mungian. Herrikideak animatzeko eta publiko gisa egoteko autobusa irtengo da Azpeititik, eta interesak duenak dagoeneko eman dezake izena.

ETB 1ek Bostekoa programa estreinatuko du hilaren 21ean, eta Euskal Herriko zortzi herri nor baino nor arituko dira herri kirol probetan. Saioetako batean, Azpeitiak eta Errezilek neurtuko dituzte indarrak, eta hango grabaketan publiko gisa egoteko eta herrikideak animatzeko autobusa antolatu du EITBk.

Hilaren 16an, larunbatez, 11:30etik 15:00etara artean grabatuko dute bi herrien arteko saioa, Mungian (Bizkaia), eta hara joango dira autobuserako izena ematen dutenek. Hain zuzen ere, hainbat modutara eman daiteke izena: telefonoz, 650 50 30 01 zenbakira deituta; korreo elektronikoz, bostekoa2018@gmail.com helbidera idatzita; edo Errezilgo Borondegi tabernan, Sanagustin kulturgunean, Orkatz kultur elkartean, Izt-n eta Mendizabal tabernan. EITBk herritar guztiak animatu ditu izena ematera, eta grabaketan jatekoa zein edatekoa egongo dela jakinarazi du.

Aitor Zubietak aurkeztuko du saioa, eta han parte hartzen dutenek pentlatoi txapelketa egingo dute: hain zuzen ere, sokatiran, harri jasotzen, txingak eramaten, trontzan eta giza probetan arituko dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide