Xebero Agirretxe izango da Errezilgo EH Bilduren alkategaia datozen udal hauteskundeetan

Urola Kostako Hitza 2019ko urtarrilaren 31

Egungo alkatea, Xebero Agirretxe, aurkeztuko da berriro alkatetzara. EH Bilduk antolatutako prozesu parte hartzailean izena emateko epea agortu da, eta hautagaitza bakarrak Herriko Hauteskunde Batzordearen aho bateko babesa jaso du.

Xebero Agirretxe Errezilgo EH Bilduren alkategaia. (Errezilgo EH Bildu)
 
Errezilgo EH Bilduk gaur arratsaldean jakinarazi du zein izango den koalizioaren alkatetzarako hautagaia maiatzeko udal hauteskundeetan. Hain zuzen ere, egungo alkatea, Xebero Agirretxe, aurkeztuko da berriro alkatetzara. EH Bilduk antolatutako prozesu parte hartzailean izena emateko epea agortu da, eta hautagaitza bakarrak Herriko Hauteskunde Batzordearen aho bateko babesa jaso du.
 
Errezildarra da jaiotzez Agirretxe, eta urte askoan aritu da herrigintzan lanean: herriko festak eta kultura ekintzak antolatzen nahiz Gizarte Zerbitzuetako zein Hirigintzako batzordeetan parte hartu izan du, besteak beste. 2000. urtera arte langile autonomoa izan zen, eta ordutik 2013ra arte kamioi gidari lanetan aritu zen.
 
2011tik 2015erako agintaldian, hautetsi izan ez arren, aktiboki parte hartu zuen udalgintzako taldean, eta 2015etik 2019ra arte, berriz, Errezilgo alkatea izan da. "Ongi ezagutu du Errezilgo Udalak lehengo kudeaketagatik zeukan zorpetze maila altua, eta lan handia egin du, zorpetzea gainditzeaz gain, herrirako zerbitzuak eta inbertsioak bermatzeko", azaldu du koalizioak. Orain, egoera hobetu dela dio EH Bilduk, eta Agirretxek "gogoz" heldu diola datorren agintaldian alkategai izateko erronkari.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide