Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Saizar Idi Dema Txapelketaren hirugarren edizioa jokatuko dute igandean, hilaren 23an, Errezilen, eta hiru demalari lehiatuko dira hango probalekuan. Gainera, Gipuzkoako Kintopeko Ligaren finala ere izango da egun horretan jokatuko duten dema.
Parte hartzaileen artean, eskualdeko demalariak ere izango dira igandeko proban: Azkoitiko Isidro Erretegiak eta Orioko Olidenek neurtuko dituzte indarrak, Ipiñarrietarekin batera. 18:00etan hasiko da idi dema, Errezilgo probalekuan, eta irabazleak 1.400 euro, manta, txapela eta garaikurra jasoko ditu; bigarren eta hirugarren postuetan geratzen direnak, berriz, 1.200 euro eta garaikurra eta 1.000 euro eta garaikurra jasoko dituzte, hurrenez hurren.