Iñigo Arroyo. (Instagram)
Gaztetandik kultur elkarteak aurtengo azken ekintza antolatu du hilaren 19rako, asteazkena. Iñigo Arroyo txirrindularitzako BMX diziplinan aditua da, eta hainbat erakustaldi eskainiko du Errezilen egun horretan. Barakaldarrak bizikleta gainean akrobaziak egiten ditu, eta 15:00etatik 16:30era bitartean, eskolako ikasleei eskainiko die saioa. 18:00etatik 19:30era, berriz, herritar guztientzako erakustaldia egingo du eskolako jolastokian. Akrobaziak egiteaz gain, bere jardueraren nondik norakoak azalduko ditu Arroyok, eta tailer praktikoa ere eskainiko du. Elkarteak herritar guztiak gonbidatu ditu iluntzeko saio irekira.