(Julene Frantzesena)
Errezilgo Udalak 2019rako ordenantza fiskalak onartu berri ditu. Trakzio mekanikodun ibilgailuen zerga eta ur hornidura, zabor bilketa eta estolderia zerbitzuen gaineko tasak %1 igotzea onartu ditu udalak. Gainontzeko tasak eta zergak, berriz, lehen bezala geldituko dira datorren urtean. Xebero Agirretxe alkateak azaldu duenez, zergetan eta tasetan "igoera progresiboaren aldekoak" dira Errezilgo Udalean, "herritarrei gutxien eragiten dien aldaketak" direlako horiek.