Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur, igandea, bukatuko dituzte Errezil Sagarraren Asteko ekitaldiak. Atzo, larunbata, Ibarbi Sagarraren ibilbidea inauguratu zuten Errezilen. Gaur, berriz, frontoian azoka egiten ari dira 14:00ak bitartean. Bertan, Errezil eta Ibarbi sagarrez eta sagarkiez gainera, beste hainbat produkturekin osatu dute azoka: gaztaina erreak, artisautza, bertako produktuak... Sagarraren muztioa egiteko prozesua ezagutzeko aukera ere eskaini dute.
Argazkiak: Nekane Zinkunegi.