Errezil Sagarraren Astearen barruan, Ibarbi sagarraren ibilbidea eta liburuxka aurkeztu dituzte gaur.
Errezil Sagarraren Astea hasi dute gaur Errezilen, eta aste horren barruko ekitaldiak egingo dituzte abenduaren 2a bitartean. Gaur Ibarbi sagarraren ibilbidea eta
Urola Gustagarri errezil sagarra liburuxka aurkeztu dituzte Errezilen.
Ibilbidearena Errezil sagarren inguruko proiektu berri bat da. Herri inguruko sagastietan zeharreko bidea da, 3,4 kilometrokoa. Ibilbidearen jendaurreko aurkezpena eta inaugurazioa abenduaren 1ean egingo dute, 11:00etan hasita.
Ibarbi sagarraren ibilbidearen planoa.
Horrez gain, errezil sagarrari lotutako liburuxka bat ere kaleratu du Urola Gustagarrik, "eskualdeko produkturik garrantzitsuenetariko eta ezagunenetariko bat delako". Errezilgo Izarre jatetxeko eta Azpeitiko Elikaguneko sukaldariek sagar mota horrekin egindako errezetak jaso dituzte eskuorrian.