Juan Mari Beltran eta Ana-Errege Belda. (Hitza)
Errezilen aurtengo Santa Eskea antolatzen aritu den herritar taldeak Juan Mari Beltranen kontzertua antolatu du datorren ostiralerako, hilaren 23rako. Izan ere, Errezilen Santa Eskea antolatzen aritzeko talderik ez zela ikusita, herritar batzuk eta etxez etxe koplatan aritu ziren joan zen otsailean. Taldeak erabaki du orduan lortutako dirua kultur emanaldia bat antolatzeko erabiltzea, eta horregatik antolatu du ostiraleko kontzertua.
Borondegin izango da kontzertua, 19:30ean, eta Beltranek Ana-Errege Belda musikaria izango du ondoan. Euskal tradiziozko abestiak eskainiko diuzte, eta askotariko musika tresnak joko dituzte horretarako: alboka, dultzaina, txistua, arrabita...