Jubilatuen bazkariarekin, datorren urtera arte agurtu dituzte samartinak Errezilen

Urola Kostako Hitza 2018ko azaroaren 18a

San Martin jaiak ospatu dituzte azken bi asteotan Errezilen. Hainbat ekintza egin dute egun horietan, eta gaur izan dute festetako azken eguna. Goizean, Kros Mistoa egin dute laugarren urtez jarraian, eta giro polita nagusitu da bertan. Horrez gain, Jubilatuen Eguna ere ospatu dute gaur: jubilatuentzako meza izan da 13:00ean, eta ondoren bazkaria egin dute Borondegin. Arratsaldean, berriz, Bakean dagoena bakean utzi bakarrizketa saioa eskaini dute Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik. Hona hemen jubilatuen bazkariko argazki batzuk:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide