Errezil Sagarraren Azokako iazko irudi bat. (Hitza)
Udazkenarekin batera iritsi ohi da sagar uzta, eta urtero bezala, sasoi horren bueltan Errezil Sagarraren Astea egingo dute Errezilen. Herriaren izena daraman fruitua oinarri hartuta, hainbat ekintza izango da azaroaren 23tik aurrera. Abenduaren 2an egingo den Errezil Sagarraren Azokarekin amaituko da astea.
Hona hemen egitaraua:
Azaroak 23, ostirala.
-Hitzaldia Josu Tellabiderekin (baserrietako izenak eta abizenak), Borondegin, 21:00etan.
Azaroak 28, asteazkena.
-Xabi Izagirre Elikaguneko sukaldariarekin, 3 orduko ikastaroa, Erniope elkartean, 19:00tan hasita.
Azaroak 30, ostirala.
-Pintxo potea (sagarrez egindako pintxoak izango dira).
Abenduak 1, larunbata.
-Errezil Sagarraren Ibilbidearen aurkezpena eta inaugurazioa, Koldobika Jauregi eskultorearekin eta Loidi Saletxe bertsolariarekin,
11:00tan.
Abenduak 2, igandea.
-Errezil Sagarraren Azoka, 10:00etatik 14:00etara.
Sagar eta sagarkiez osaturiko postuak izango dira. Horrez gain, sagar muztioa nola egiten den ikusteko eta dastatzeko aukera izango da. Bestalde, gaztain erreak, artisauak (otargintza eta eskulanak) eta sagar dultze lehiaketa herrikoia izango dira. Gainera, Jakoba Errekondo paisajista eta agronomoa bertan izango da edozein galderari erantzuteko.
Azokan postua jarri nahi duen edonork, izena dendan edo 943-15 12 36 telefonora deituta eman beharko du. Sagar dultze lehiaketan parte hartu nahi duenak, berriz, egunean bertan ekarri beharko ditu.