Irudietan: Azokak eta gazta eta tarta lehiaketek girotu dute San Martin eguerdia Errezilen

Urola Kostako Hitza 2018ko aza. 11a, 15:59

Gaur, San Martin eguna, jaietako hirugarren eguna ospatzen ari dira Errezilen. Eguerdi partean, frontoian izan dute eguneko lehen festa hitzordu nagusia. Herriko produktuen azoka eta gazta eta tarta lehiaketa herrikoiak egin dituzte han, eta jende asko ibili da sartu-ertenean. Hiru gaztagilek parte hartu dute gazta lehiaketan, eta Aitzartekoentzat izan da saria. tarta lehiaketan, berriz, herritarrek aurkeztutako zazpiren artean aukeratu behar izan du epaimahaiak, eta Bittori Otaegik aurkeztutakoa izan da lehiaketa irabazi duena. Saritutakoak eta beste guztiak, gazta eta tarta, dastatzeko aukera izan dute sari banaketaren aurretik frontoian elkartu direnek. Arratsaldean, bertso saioa eskainiko dute parrokian Andoni Egañak, Onintza Enbeitak, Agin Laburuk eta Alaia Martinek, Nekane Zinkunegi gai-jartzaile dutela; 17:30ean hasiko da emanaldia. Horixe izango da samartinetako lehen asteburuko azken hitzordua. Festak, ordea, gaur zortzi izango du segida Errezilen, egitarau honekin: Azaroak 18, igandea – 10:30. Gaztetxoen krosa. HHtik DBHra artekoentzat lasterketak. – 11:30. Helduen IV. Kros Mistoa. 5 kilometroko ibilbidea. Izen-ematea: herrikrosa.eus. – 13:00. Jubilatuentzako meza. – 13:30. Ardo dastaketa, dantzalekuan. – 14:00. Jubilatuen bazkaria, Borondegin. – 18:00. Bakean dagoena bakean utzi binakako bakarrizketa, Borondegin. Hemen, gaur eguerdiko eta atzoko triki-poteoko argazki batzuk:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide