Bideoa eta argazkiak: Errezilen hasi dira San Martin jaietaz gozatzen

Urola Kostako Hitza 2018ko azaroaren 10a

San Martin jaietan murgildu ziren atzo iluntzean Errezilen. Arratsaldeko umeentzako jolasek eta ondorengo triki poteoak girotu zituzten txupinazoaren aurreko orduak. Festetan goizero kaleak auzolanean garbitzen dituzten herritarrek bota zuten jaien hasierako suziria. Txupinazoarekin eta haren atzetik kalera jaurti zituzten gozokiekin batera bota zuten mezua ere, Borondegiko balkoitik: "Ondo pasa samartinak! Eta kalea gutxi zikindu!". Herri afariarekin eta dantzaldiarekin borobildu zuten jaietako lehen gaua errezildarrek. Gaur, berriz, hitzordu hauek izango ditu jai egitarauak: – 15:30. Mus txapelketa, Borondegin. – 17:00. Haurrentzako jolas txokoak, frontoian. – 18:00. Triki poteoa. – 20:30. Sagardo eta pintxo dastaketa, frontoian. – 23:00. Obaneuke. Hemen, txupinazoan hartutako bideoa eta argazki batzuk, Errezilgo Festa Batzordeak bidalitakoak: https://youtu.be/-LLat3kjndU  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide