Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bihar, igandea, jokatuko da autoen XXXVI. Urrakiko Igoera,Lagun-Artea eskuderiak antolatuta. Biharko proba Euskal Herriko Mendi Txapelketako azken proba izango da. 75 pilotuk eman dute izena 6,7 kilometroko proban parte hartzeko. Gaur arratsaldean parte hartuko duten autoek eta gidariek egiaztatze teknikoak eta administratiboak egin beharko dituzte Azpeitiko Epaitegi aurreko aparkalekuan. Horretan ari dira arratsaldeko lauretan hasita.
Bihar, 10:00etan hasiko dute auto lasterketa, entrenamendu saioekin, eta horien atzetik etorriko dira bi manga puntuagarriak. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Azpeititik Urraki mendatea arteko errepidea bihar 09:00 aldera itxiko dute autoentzat.