Aspaldiko jendetzarik handiena bildu da Hernion

Urola Kostako Hitza 2018ko irailaren 24a

Iraila berezia izaten da Errezilgo Hernio mendian. Hilabete horretako igande guztietan tontorrera igotzeko ohitura da, eta, ondoren, erromeria izaten da Zelatunen. Atzo, eguraldi aparta egin zuen, eta jendetza elkartu zen mendian. Ondoren, Zelatungo zelaietan jende ugari aritu zen dantzan, eta giro polita nagusitu zen bertan. Batek baino gehiagok nabarmendu zuten "aspaldiko jendetzarik handiena" izan zela atzo Hernion. Hona hemen atzo Zelatunen hartutako irudi batzuk:  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide