Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Joseba Tapia musikariak (Lasarte Oria, 1964) eta haren doinuek girotu zuten atzoko arratsaldea Errezilen. Adin guztietako herritarrak animatu ziren Tapiaren emanaldia ikustera, eta gogotik gozatu zuten kontzertura bertaratu ziren lagunek. Trikitiarekin eskaini zuen zuzenekoa lasartearrak, eta bide batez, trikitiaren ibilbidea kontatu zuen. Era berean, bere diskografiaren errepaso bat egin zuen ordu eta erdi inguru iraun zuen emanaldian.