Joseba Tapia. (Argazkia: Noaua)
Joseba Tapia musikariak kontzertua eskainiko du larunbatean, irailak 22, Errezilen. Zimitorian izango da zuzenekoa, 20:00etan, eta hamar euro ordaindu beharko da sarrera. Aurrez, irailaren 22ra arte, dendan eta Borondegin erosi ahalko dira sarrerak, eta egunean bertan zimitorioan ere izango da horretarako aukera.