Jendetza izan zen atzo, abuztuak 29, Zelatunen; izan ere, San Juan Txiki eguna ospatu zuten bertan, eta soinujoleek lagunduta, giro ezin hobea izan zen egun osoan zehar. Bazkal ordura arte eguraldi ona izan zen, eta kanpoan dantzan aritzeko parada izan zuten bertaratutako herritarrek. Bazkal ostean, baina, eguraldiak txarrera egin zuen, eta barruan segitu zuten erromerian. San Juan Txiki eguna iraileko igandeetako erromeriaren atariko festa izaten da.
Hona hemen argazki atzoko argazki bilduma (Argazkiak: Ibon Errazu):