Iñaki Beristain zena gogoan izango dute Arantzazuko Amaren bederatziurrenean

Urola Kostako Hitza 2018ko abuztuaren 29a

Musika errepertorio berezia prestatu dute iazko irailean hil zen Errezilgo fraide frantziskotarraren omenez.

Etzi, abuztuak 31, hasiko dira ospatzen Arantzazuko Santutegiko basilikan Ama Birjinari eskainitako urteroko bederatziurrena; irailaren  8ra arte, egunero izango dute bederatziurrenaren barruko elizkizuna, irailaren 9an Arantzazuko Amaren eguneko ospakizunarekin borobiltzeko. Aurten, Iñaki Beristain Errezilgo fraide frantziskotarra izango dute gogoan Arantzazun, bederatziurrenean zein Ama Birjinaren egunean. Iazko irailaren 24an hil zen Beristain, eta haren "omenez eta oroimenez" prestatu dute bederatziurrenerako musika errepertorioa. Besteak beste, Aita Madinaren eta Tomas Garbizuren piezekin osatu dute egun bakoitzerako errepertorio bereiztua. Baina hilaren 6an iritsiko da bereziki Beristaini eskainitako hitzordua; egun horretan, Gotzon Aulestiaren Arantzazu: Harkaitz, Elorri, Lore entzuteko aukera izango da Oñatiko basilikan, Errezilgo frantziskotarraren hitzekin osatutako musika obra.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide