Txapelketa berezia izango da egin beharreko lanei dagokienez; izan ere, gizonek 750 metro koadroko eremua ebaki beharko dute, eta emakumeek 350 metro koadrokoa. Almitza taldeko kideek azaldu dutenez, Euskal Herritik kanpo lehen aldiz lehiatuko dira lan luzean elkarteko segalariak. Goenagak 2,5x300 metroko saila ebaki beharko du sega bakarrarekin, eta sega hori berak zorroztu beharko du.
Euskal Herriko segalariek Txekiakoak, Austriakoak, Alemaniakoak, Esloveniakoak nahiz Eslovakiakoak izango dituzte aurrez aurre txapelketan. Parte hartuko duten kirolariak iaz Suitzan jokatutako Europako Txapelketan aritu ziren hogei onenak dira. Europako Bakarkako Sega Txapelketa hartan bigarren egin zuen Goenagak.