Ekaitza dela eta, bertan behera gelditu da Ehunmilak ultra traila

Urola Kostako Hitza 2018ko uztailaren 14a

Azkoititik, Azpeititik eta Errezildik igarotzekoa zen mendi lasterketa, baina kirolariek ez dute osatu egitekoak ziren ibilbidea. Azpeitiko Azoka Plazan jarritako kontrolgunera iritsi ziren korrikalariak, baina ez zuten jarraitu probarekin.

Ehunmilak, G2Haundiak eta Marimurumendi mendi lasterketetak jokatzekoak ziren asteburuan, baina bart gaueko ekaitzak hankaz gora jarri zuen proben antolakuntza guztia. Izan ere, trumoiek eta tximistek eragiten duten arriskua dela eta, bertan behera gelditu ziren Ehunmilak eta G2Haundiak probak. Ehunmilak proba eskualdetik igarotzekoa zen, baina korrikalariek ez zuten egitekoak ziren ibilbidea osatu. Hain zuzen ere, Azkoititik, Azpeititik eta Errezildik igarotzekoak ziren korrikalariak. 18:00etan hasi zen lasterketa Beasainen, eta Mandubitik sartu ziren kirolariak eskualdera, 19:00etatik 20:00etara bitartean. 21:10ean iritsi ziren lehen korrikalariak Elosura; azkenak, berriz, 00:20 aldera igaro ziren Azkoitiko auzotik. Ondoren, Madariagara joan ziren kirolariak, eta Xoxotetik behera jaitsiz, 23:50 aldera iritsi ziren parte hartzaile azkarrenak Azpeitira. Azoka Plazan jarritako kontrolgunera iritsi ziren kirolariak, eta 07:45 aldera arte iristen jarraitu zuten parte hartzaileek. Azpeititik Arauntza aldera jarraitu behar zuten berez bidea, baina eguraldia dela eta, ez ziren Azoka Plazako kontrolgunetik atera kirolariak. 168 kilometro eta 22.000 metroko desnibel metatua ditu Ehunmilak probak, eta inguruko tontorrik adierazgarrienetakoak igotzekoak ziren korrikalariak: besteak beste, Aizkorri, Txindoki, Ganbo, Irimo, Erlo eta Ernio. 473 korrikalari ziren parte hartzekoak aurtengo proban, eta horien artean ziren eskualdeko hainbat kirolari. Azpeitiko Azoka Plazan jende ugari bildu zen atzo gauean. Hona hemen han hartutako irudi batzuk: [flickr_set id="72157697376240401"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide