Errezilgo Basabe Barrena baserrira bisitan

Urola Kostako Hitza 2018ko uztailaren 11

  Euskal Nekazarien Batasunak (ENBA) antolatuta, Ongi Etorri Baserrira egitasmoaren beste edizio bat izan zen joan zen larunbatean Gipuzkoako eta Bizkaiko hainbat txokotan. Errezilen ere egin zuten ate irekien jardunaldia, eta Basabe Barrena baserriko lagunak izan ziren beren etxeetako ateak ireki zituztenak. Labaka famili da Basabe Barrenako arduradun,  eta haiek hartu zituzten Ongi Etorri Baserrira egitasmoan parte hartu zuten adin guztietako lagunak.  Haiek  animaliez nahiz baserriko lanen nondik norakoez gozatu ahal izan zuten. Naiz hedabideak erreportajea egin du larunbateko bisita ardatz artuta. Irakurri erreportajea osorik, hemen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide