2018ko apirilekoak dira azken datuak, eta horien arabera, Aizarnazabalen dute birziklatze tasa altuena (%80,11); txikiena, berriz, Azkoitian (%64,79). Datuek adierazten dutenez, Azkoitia da %70eko gaikako bilketa tasara iristen ez den mankomunitateko herri bakarra. Azpeitian %73,73koa da apirileko tasa –martxoko antzekoa– , Beizaman %75,61koa, Bidania-Goiatzen %73,05koa, Errezilen %75,36koa, eta Zestoan %71,88koa. Batez besteko tasa, berriz, %70,04koa da.
Mankomunitateko ordezkarien arabera, gaikako bilketa tasa ia %60koa izan da azken bi urteotan, eta 2018an izan da "igoerarik altuena": izan ere, urtarrilean gainditu dute %60ko tasa, eta apirilean, %70era iritsi dira. Beheko grafikoan ikus daiteke 2014tik 2018ra bitartean gaikako sailkapen tasak izan duen eboluzioa:
Datuek erakusten dutenez, gero eta hondakin gutxiago bideratzen da zabortegietara. 2015, 2016 eta 2017 urteetan, biztanleko 180 kilo bideratzen ziren zabortegietara urtero, eta, egungo datuak kontuan hartuta, orain arteko joera mantentzen bada, aurtengo urtean 112 kilora jaitsiko da kopuru hori. Hona hemen azken urteotako datuak: