Bost eguneko festen ondoren, bukatu dira sanantonioak Errezilen.
Asteazkenean hasi ziren errezildarrak jaiak ospatzen, eta gaur, kirol erronkarekin, agurtu dituzte.
Atera zuku festai lelopean, ekintza ugariz gozatzeko aukera izan dute herritarrek; herri-afaria, haur jolasak, pintxo poteoa edota erromeria, besteak beste.
VI. Gazteen Dantza Suelto Txapelketa jokatu zen larunbat arratsaldean, eta guztira, zortzi bikote lehiatu ziren. Itziar Bastidak eta Anaitz Lizartzak osatutako bikotea gailendu zen.
Aurtengo festetako berrikuntza nagusia gaurko kirol erronka izan da. Azken urteetan bidaniarren aurka aritu dira lehian, baina aurten, herritarrak izan dira parez pare aritu direnak. Hain zuzen, “kaletik gorakoen eta beherakoen arteko kirol erronka” antolatu dute. Erronka, ordea, berdinduta amaitu dute bi taldeek. Izan ere, herri kirol desafioan talde bat nagusitu den arren, ondoren sokatira saioa egin dute, eta proba horretan beste taldeak irabazi duenez, "berdinduta" amaitzea erabaki dute.
Hona hemen asteburuko irudi batzuk;
[flickr_set id="72157670219921668"]