Errezilgo festetako leloak dioen moduan, hasi dira zukua ateratzen errezildarrak. Gaur, ekainaren 13a izanik, San Antonio festetan murgildu dira herritarrak, eta igandera bitartean hamaika ospakizun izango dira han. Ohi bezala, San Antonio ermitan egin dute mezarekin hasi dituzte festak, eta elizkizuna amaitzearekin batera euria hasi badu ere, eguraldiak ez ditu zaputu jaiak; dozenaka lagun elkartu dira baselizaren kanpoan, eta suziria bota bezain laster hamaiketakoa izan dute bertaratu direnek. Era berean, umeek poniekin jolasteko aukera izan dute ermitaren kanpoaldeko zelaian.
Eguerdira arteko ekitaldiak amaituta, arratsaldean ere izango da zer eginik. 18:30ean, herriko trikitilariek jaialdia eskainiko dute dantzalekuan, eta segidan, pintxo poteoa egingo dute Borondegin Erniopen.
Hemen irakurri daiteke festetako egitarau osoa.
Ikusi goizeko argazki guztiak, hemen: