Ekainaren 10a gerturatzen ari da, eta gero eta ozenago hasi dira entzuten egun horretan Gure Esku Dagok antolatuta egingo den giza katean parte hartzeko deiak.
Eskualde osoan bezala, Errezilen ere bertako herritarrak ari dira giza katerako izena ematen, eta parte hartzea erabaki duten horiek nahi dute herrikide gehiago animatzea. Horretarako egin dute, besteak beste, bideo hau.
Giza katerako izena Errezilgo dendan edo Borondegin eman daiteke, ekainaren 2a arte. 50 lagun lortzea dute helburua. Errezilgoak 32. kilometroan egongo dira, Getaria eta Zumaia artean, Azpeitikoekin eta Beizamakoekin batera.
https://youtu.be/EMiIVS34eSo