Aimar Irigoien harri-jasotzailea EITB1eko
Gure Kasa saioan izan zen atzo, asteartea. Errezildarrak, aizkora kontuez hitz egiteaz gain, hainbat anekdota ere kontatu zuen, besteak beste, Shakira abeslariarekin eta Raikkonen auto gidariarekin Alemaniako telebista programa baten grabaketan egon zela.
Irigoien harri-jasotzaile lanetan aritzen da gaur egun ere; urteak daramatza kirol horretan, punta-puntan. Azken urteetan ere hainbat lorpen egin du. Joan zen apirilaren 22an Gorostidi Harria Txapelketa
irabazi zuen errezildarrak, esaterako.
Honako loturan ikus daiteke atzoko programa.