Txirrindularitzako XLVIII. Urrakiko Igoera Lizarte taldeko Ivan Morenok irabazi du. Haren atzetik, bigarren Tiago Gomes (Aldro Team) eta Carlos Cobos (Caja Rural) izan dira Urraki gaineko helmugan. Torneo Euskaldunako bosgarren proba izan da Lagun Onak txirrindulari elkarteak antolatutako Urrakiko igoera. Elite mailako eta 23 urtez azpiko 141 txirrindularik parte hartu dute 129 kilometroko proban. Azpeitian hasi eta Urraki gainean bukatu aurretik, Zestoatik, Aizarnazabaletik, Zumaiatik eta Errezildik pasatu dira txirrindulariak.
Lasterketako podiuma:
1. Ivan Moreno (Lizarte). 03:24:50.
2. Taigo Gomes (Aldro Team). 03:24:50.
3. Carlos Cobos (Caja Rural). 03:24:51.
4. Jose Felix Parra (Lizarte). 03:25:17.
5. Carlos Ruiz (Lizarte). 03:25:17.
Taldeka irabazlea: Lizarte.
Mendiko Saria eta 23 urtez azpikoen saria: Ivan Moreno.