Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lagun Onak txirrindulari elkarteak antolatutako probaren ibilbidea Azpeitia, Zestoa, Zumaia eta Errezil artean izango da
Azpeitiko Lagun Onak txirrindularitza elkarteak antolatuta, XLVIII. Urrakiko Igoera jokatuko da bihar, igandea. Elite eta 23 urtez azpiko txirrindulariek parte hartuko dute bertan, eta Euskalduna Torneoaren barruko proba da. Bihar, igandea, 09:00etan irtengo dute parte hartzaileek Azpeitiko plazatik, eta 129 kilometroko ibilbidea izango dute Urraki gaineko helmugara iritsi aurretik; Azpeitia, Zestoa, Aizarnazabal, Zumaia eta Errezil artean da ibilbidea.
XLVIII. Urrakiko Igoera txirrindularitza probaren ibilbidea:
- 09:00. Irteera, Azpeitiko plazatik.
- 09:13. Zestoa.
- 09.18. Arroagoia.
- 09:35. Azpeitia.
- 09:52. Zestoa.
- 10:00. Aizarnazabal.
- 10.06. Oikia eta Zumaiako Txikierdiko biribilgunea.
- 10.33. Azpeitia.
- 10:57-11:10. Aizarnazabal, Oikia, Zumaia.
- 11:30. Azpeitia.
- 11:44. Urraki.
- 11:56. Errezil
- 12:09. Azpeitia
- 12:23. Helmuga, Urraki.