XIX. Rallysprinta egingo dute bihar, hilak 21, Azpeitian, eta horrek eragina izango du Azkoitia-Tolosa autobus lineako (UK 02 linea) arratsaldeko zerbitzuetan. Aldaketek Azkoititik eta Errezildik irteten diren autobusei erangingo diete. Izan ere, Azkoititik 16:00etan eta 19:00etan irteten diren autobusak ez dira aterako; hau da, bi zerbitzu horiek bertan behera utziko ditu Lurraldebusek. Autobus zerbitzu horiez gain, bertan behera geldituko dira Errezildik 16:30ean eta 19:30ean ateratzen diren autobusak.