Gurutz Agirretxe eta Egoitz Aiertza hirugarren sailkatu dira Goierriko Rallysprintean

Urola Kostako Hitza 2018ko mar. 19a, 10:51

Gurutz Agirretxe, Goierriko Rallysprinteko garaikurra eskuetan duela. (Hitza) V. Goierriko Rallyesprinta jokatu zuten larunbatean, Gaintzan, Zaldibian eta Lazkaon barrena, eta, proba horretan, hirugarren sailkatu ziren Gurutz Agirretxe eta Egoitz Aiertza errezildarrak, BMW M3 autoarekin. Jokin Aiertza eta Joseba Bikendi (Mitsubishi EVO IX) azpeitiarrak, berriz, laugarren sailkatu ziren. Enrique Barrenetxea eta Anartz Onandia izan ziren azkarrenak proba horretan, Mitsubishi EVO IX autoarekin. Bigarren postuan, berriz, Aingeru Castro eta Alaitz Urkiola sailkatu ziren (BMW M3). Ikullu racingek antolatzen du rallysprinta, Aspanogi haur minbizidunen guraso elkartearekin elkarlanean. Bigarren urtez jarraian, helburu solidarioa izan du probak, eta bertan bildutako diru guztia Aspanogi elkarteari eman diote antolatzaileek.    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide