Errezilen ere dozenaka emakumek egin dute planto gaur, martxoak 8.
Emakumeen Nazioarteko Eguna da gaur, martxoak 8, baina egun historikoa ari da izaten. Nazioarteko greba feministarekin bat egin dute han eta hemengo milaka emakumek, eta Euskal Herrian ere asko izan dira emakumeen eskubideen defentsan kalera irten diren lagunak. Errezilen, esaterako, dozenaka emakumek egin diote planto lanari, eta elkarretaratzea egin dute 12:00etan udaletxe aurrean. Lanuztera batu dira errezildar emakumeak, eta horietako asko arratsaldean Azpeitira jaitsiko dira, bertako mugimedu feministak deitutako hitzorduetan parte hartzeko.