Errezilgo San Martin herri eskolan bisita berezia izan zuten joan zen asteartean; izan ere,
Maribel Aiertza Rementeria idazle bizkaitarraren solasaldiaz gozatu ahal izan zuten ikasleek. Berriatuan bizi da idazlea, baina aita errezildarra zuen Maribelek. Herri eskolako ordezkariek azaldu dutenez, solasaldia interesgarria izan zen, eta haurrak gustura aritu ziren idazlearekin hizketan.
Aiertzak hainbat liburu argitaratu du, hala nola
Lertxundi euskaradun arte unibertsala (1988),
Tigreak hondartzan (Elkar, 2010),
Mara eta izar-saltzailea (Ibaizabal, 2012),
Munstro bat edukiontzian (Elkar, 2014) eta
Jauregiko sekretua (Ibaizabal, 2016).