Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Otsailetik abendura bitartean hilean bi ostegunetan izango dira saioak. 65 urtetik gorako herritarrek eman dezakete izena Errezilgo eguneko zentroan izango diren saioetan. Besteak beste, zahartzaro aktiboa eta memoria sustatzeko ariketak eta eskulanak egingo dituzte.
Adineko herritarrei zuzendutako dinamizazio programa prestatu du Saiaz gizarte zerbitzuen mankomunitateak datozen hilabeteetarako. Errezilgo adinekoen elkargune izateko xedez antolatu dituzte saioak, eta horiek Errezilgo Eguneko Zentroan izango dira. 65 urtetik gorako herritarrek eman dezakete izena, besteak beste, eskulanak eta memoria landuko dituzten saioetan. Gainera, adinekoen arteko harremanak sustatzeko egitasmoak egingo dituzte, baita zahartzaro aktiboa sustatzekoak ere.
Otsailaren 15ean hasita, hilean bi saio izango dira, ostegunetan, 15:00etatik 17:00etara bitartean. Otsailetik abendura bitartean izango dira saioak, baina abuztuan ez dituzte egingo. Ikastaroa doakoa izango da, eta parte hartu nahi dutenek goizetan 943-68 11 28 telefonora dei dezakete. Lehen aldiz parte hartu nahi dutenek, berriz, saiaz@saiaz.eus helbidera mezua idatz dezakete.
Honako hau da urte osorako prestatu duten egutegia: otsailak 15, martxoak 1 eta 15, apirilak 12 eta 26, maiatzak 10 eta 24, ekainak 7 eta 21, uztailak 5 eta 19, irailak 6 eta 20, urriak 4 eta 18, azaroak 8 eta 22 eta abenduak 13.