60 urteko gizon bat galdu da Hernio mendian, Iturriozera bidean. Behe lainoa sartu da, eta galduta dagoela konturatu denean, larrialdi zerbitzuetara deitu du. Haren bila aritu dira erreskate taldeak, harremana telefonoz mantenduz, eta duela gutxi aurkitu dute.