Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Elurraren eraginez, Urraki, Mandubia, eta Elosuako errepideak itxita egon dira asteburuan, eta beste hainbatetan, Bidanian esaterako, autoek kateak behar izan dituzte handik igarotzeko. Pixkanaka egoera normaltasunera itzultzen ari da, eta dagoeneko zabalik daude eskualdeko mendate guztiak. Segurtasun Sailaren arabera, Azkaraten, Bidanian, Elosuan eta Mandubian normaltasunez igaro daiteke goizeaz geroztik. Urrakin, aldiz, oraindik tentuz gidatzeko gomendatu dute.