Urrakiko eta Mandubiako mendateak itxita daude, elurrarengatik

Urola Kostako Hitza 2018ko urtarrilaren 6a

Azken orduetako elurteak hainbat arazo sortu du errepideetan. Mendateei dagokienez, Urraki eta Mandubia itxi egin dituzte ibilgailu guztientzat. Elosuko mendatean, berriz, autoek kateak erabili behar dituzte, eta gainontzeko ibilgailuek debekatuta dute handik igarotzea. Azkaraten ere elurra ari du, eta han tentuz gidatzea gomendatu du Segurtasun Sailak. Errepideen informazio eguneratua trafikoa.eus atarian lortu daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide