Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Galduta zegoen 40 urteko emakume bat erreskatatu zuten Ertzaintzak eta suhiltzaileek bart. Berak deitu zuen 112ra desorientatu egin zela eta galduta zegoela adierazteko. Segurtasun Sailaren arabera, 01:00ak aldean "onik" aurkitu zuten emakumea.
Hernio mendian galduta zegoen 40 urteko emakume bat erreskatatu zuten Ertzaintzak eta suhiltzaileek bart. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, menditik jaisten ari zela galdu zen emakumea, eta berak deitu zuen 112ra desorientatu egin zela eta galduta zegoela jakinarazteko 23:20ak aldean. Ertzaintzak eta suhiltzaileek Alkiza alderako bidean aurkitu zuten emakumea 01:00ak inguruan. Segurtasun Sailaren arabera, mendizalearen egoera "oso ona" zen.