Argazki bilduma: Errezil Sagarraren Azoka egin dute gaur Errezilen

Urola Kostako Hitza 2017ko abenduaren 3a

Errezilgo Errezil Sagarraren Asteko azken ekitaldia egin dute gaur: Errezil Sagarraren Azoka. Sagarraz gainera, sagarkiak eta beste hainbat produktu erosteko aukera izan da bertan. Sagar muztioa egitearen prozesua ere erakutsi dute, besteak beste.

Errezil Sagarraren Astea azaroaren 24an hasi zuten pintxo potearekin. Pasa den asteazkenean, azaroaren 29an, berriz, Errezil sagarraren dastaketa egin zuten Borondegin, bi adituk gidatuta.

Gaurko Errezil Sagarraren Azokako argazkiak:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide