Arria V.ak irabazi du Zalduaren kontrako apustua, Azpeitian

Nerea Uranga 2017ko abenduaren 3a

01:04:23 denboran bukatu ditu egin beharreko lanak Arria V.ak; ia lau minutuko aldea atera dio Zalduari

Xabier Orbegozo Arria V.a errezildarrak irabazi du apustua Xabier Zaldua zumarragarraren (Gipuzkoa) kontra. Azpeitiko zezen plazan. Aizkoran hamar kanaerdiko moztu behar izan dituzte, eta, segidan, hamar kilometro (zezen plazari ehun buelta) egin dituzte korrika. Arria V.ak 01:04:23 denboran egin ditu lan guztiak, eta ia lau minutuko aldea atera dio Zalduari, honek 01:08:04 denboran bukatu du. Aizkorako lanetik hartu dio aurrea Zalduari Arria V.ak. Lehen kanaerdikoa 01:21 denboran ebaki du errezildarrak, eta 01:43an zumarragarrak. Hortik bertatik abantaila hartzen joan da Arria V.a. Aizkorako lana 22:34 denboran bukatu du txapeldunak, eta 25:10ean zumarragarrak. Korrikako lana, berriz, ia sei itzuliko abantailarekin hasi du errezildarrak, eta 20 itzuli falta zitzaizkionera arte Zalduaren atzean jarrita aritu da lasterka. 20. itzulia egitera zihoala pasatu egin du Zaldua eta abantaila irabazten joan da, 11 itzuliren faltan berriro pasatu eta apustua bukatu duen arte. [flickr_set id="72157690459658405"]    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide