Zumarragako Ospitalak jakinarazi du bere izenean dei faltsuak egiten ari direla erabiltzaileei

Urola Kostako Hitza 2017ko abe. 1a, 14:56

Zumarragako Ospitalak gertaeraren berri eman dio Ertzaintzari

Zumarragako Ospitalak jakinarazi du ohar bidez, ospitalearen izenean erabiltzaileei deiak egiten ari direla egunotan, inkestak erantzuteagatik sariak zozkatzen direla esanaz. Hori "gezurra" dela adierazi dute ospitaletik, eta Ertzaintza jakinaren gainean jarri dutela.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide