Joan zen ostiralean, pintxo potearekin hasi zuten Errezil Sagarraren Astea Errezilen. Urola Gustagarri egitasmoak bat egin du aste horren barruan antolatutako ekintzekin, eta fruitu hori oinarri hartuta liburuxka kaleratu dute Urkomek, Iraurgi Berritzenek, Ibarbi Errezilgo Errezil sagarraren elkarteak, Errezilgo Udalak eta Errezilgo Azokak.
Atzo, asteazkena, hainbat lagunek Errezil sagarraren dastaketa egin zuten bi adituk lagunduta, Borondegi tabernan. Igande goizean, berriz, Errezil Sagarraren Azoka egingo dute, eta bertan muztioaren ekoizpena ikusteko aukera izateaz gain, sagarren eta sagarrarekin egindako produktuen, taloen, gaztaina erreen eta beste hainbat jakiren eta artisauen postuak jarriko dituzte. Gainera, Sagar Dultze Lehiaketa herrikoia egingo dute.
Hona hemen atzoko Errezil sagar dastaketako irudiak: