ARGAZKI BILDUMA eta BIDEOA: Omenaldi beroa jaso du Jose Ignazio Orbegozo 'Arria II'.ak

Urola Kostako Hitza 2017ko aza. 25a, 20:19

Joan den astean Arria II.aren biografia liburua aurkeztu zuten, eta gaur omenaldia egin diote Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan. Ehundik gora lagun elkartu dira bertan, eta herri kirol erakustaldia egin dute lehengo eta egungo kirolari hainbatek.

Herri kirol munduko kirolariak, familiakoak eta lagunak, Azpeitiko eta Errezilgo alkateak eta herritarrak. Horiek denak elkartu dira gaur, larunbata, Jose Ignazio Orbegozo Arria II.ari Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan egin dioten omenaldian. 19:00ak pasatxoan hasi da ekitaldia. Trikitilarien atzetik eta hainbat aizkolarik egindako arkutik sartu da protagonista pilotalekura ikustera bertaratu direnen txalo artean. Ekitaldiari hasiera emateko bi dantzarik aurreskua egin diote, eta aizkolari ohi bati egindako omenaldia izanik, herri kirol erakustaldia egin dute hainbat kirolarik. Lehengo eta oraingo aizkolariek hainbat enbor ebaki dute, eta giro polita sortu da pilotalekuan. Gainera, tartean, harri-jasotzaileek ere hainbat lan egin dute. Ekitaldiaren bukaeran hainbat oroigarri jaso du Arria II.ak. Joan zen ostiralean Arria II.aren biografia liburua aurkeztu zuten Azpeitiko udaletxean. Gentilak trilogiaren bigarren atala da gaur aurkeztu duten lana. Patxi Astibiaren ingurukoa da lehena, eta Miguel Mindegiaren biografia izango da hirugarrena. Hona hemen, ekitaldi hasieraren eta aurreskuaren bideoak: https://www.youtube.com/watch?v=ywSR416-014 https://www.youtube.com/watch?v=Nf7DvgjqavM [flickr_set id="72157666757835539"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide