Festei amaiera emateko, jubilatuen bazkaria egin dute Errezilen

Urola Kostako Hitza 2017ko azaroaren 19a

Sanmartin festak ospatzen aritu dira Errezilen joan den asteaz geroztik, eta, gaur, Kros Mistoaren ondoren, festei amaiera emateko, jubilatuen bazkaria egin dute, Borondegin. Jubilatuen artean herriko zaharrena denari, hau da, Jexuxa Uzkuduni, plaka bat eman diote, eta, Errezilgo Udalak egin duen zozketan, Miren Goenaga izan da saritua. Hona hemen bazkariko zenbait argazki: (Argazkiak: Maria Jesus Salsamendi)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide