Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Errezilgo San Martin festen barruan, herriko produktuen azoka eta tarta eta gazta lehiaketak egin dituzte eguerdian frontoian, eta herritar ugari bertaratu da jakiak erostera eta lehiaketara aurkeztu diren gaztak eta tartak dastatzera. Herritarrek sabela bete ondoren, 13:00etan egin dute bi lehiaketen sari banaketa: bi gazta aurkeztu dira lehiaketara, eta Aitzarte baserriko Miren Barandiaranena izan da sariduna; tartei dagokienez, berriz, Galarraga baserriko Begoña Galarragak irabazi du lehiaketa. Zortzi tarten artean aukeratu du epaimahaiak Galagarrarena.
Atzo, San Martin Egunean, hamaika ekitaldi izan zituzten herrian. Besteak beste, mus txapelketa gin zuten Borondegin, eta Jon Uzkudun eta Eneider Luzarraga nagusitu ziren.
Ikusi mus txapelketako, azokako eta gazta eta tarta lehieketetako irudiak, hemen:
[flickr_set id="72157688367203141"]