Errezil San Martin festetan murgilduta dago atzotik. Umeentzako jolasen eta triki-poteoaren ondoren, 20:00etan, bota zuten txupinazoa Errezil sagarraren elkartekoek. Euriak ez zuen askorik lagundu, baina eguraldi traketsari aurre eginda, errezildarrak berehala hasi ziren jaietaz gozatzen,
Atea zuku pestai! lelopean. Behin txupinazoa botata, herri afaria egin zuten giro ederrean ehunka lagunek, frontoian.
Gaur, San Martin eguna, goizatik gaueraino askotariko hitzorduak dituzte Errezilen. Goizean, esaterako, meza eta eskola kiroleko saskibaloi partidak jokatu dituzte. Arratsaldean, aldiz, mus txapelketa eta haurrentzako jolasak izango dira.
Hona hemen datozen egunetarako prestatu duten egitaraua:
Azaroak 11, larunbata. San Martin eguna:
- 11:00. Meza, Marin Deunaren parrokian.
- 11:30. Hamaiketakoa, Borondegin.
- 12:00. Eskola kiroleko saskibaloi partidak.
- 15:30. Muserako izen ematea.
- 16:00. Mus txapelketa, Borondegin.
- 17:00. Haurrentzako jolas txokoak.
- 18:00. Triki-kantu-poteoa eta haurrentzako buruhandiak.
- 20:30. Sagardo eta pintxo dastaketa.
- 23:00. Elizagoien ahizpak.
Azaroak 12, igandea:
- 11:00. Herriko produktuen azoka. Tarta eta gazta lehiaketak.
- 13:00. Lehiaketetako sari banaketa.
- 17:00. Haur, emakume eta gizonen arteko esku pilota partidak.
Azaroak 19, igandea:
- 11:00. Gaztetxoen krosa.
- 12:00. Helduen III. Kros Mistoa.
- 13:00. Jubilatuentzako meza, parrokian.
- 13:30. Ardo dastaketa, dantzalekuan.
- 14:00. Jubilatuen bazkaria, Borondegin.