San Martin festak ospatzeko pronto daude Errezilen.
Atea zuku pestai! leloa aukeratu du festa batzordeak aurtengo udazkeneko jaietarako, eta lau eguneko egitaraua prestatu dute leloa gauzatu ahal izateko. Asteburu honetan, ostiraletik igandera, eta datorren asteko igandean ospatuko dituzte samartinak.
Umeentzako jolasen eta triki-poteoaren ondoren, Errezil sagarraren elkartekoek botako dute txupinazoa ostiralean, eta herri afariaren txanda etorriko da gero. Zapatuan, San Martin eguna, goizatik gaueraino askotariko hitzorduak izango dituzte; eta igandean, besteak beste, bertako produktuen azoka eta tarta eta gazta lehiaketa egingo dituzte. Hilaren 19an, berriz, kros mistoa, ardo dastaketa eta jubilatuen bazkaria izango dituzte, festak agurtzeko.
Horiek dira samartinetako hitzordu aipagarrietako batzuk, baina ez bakarrak. Hona hemen, egitarau osoa:
Azaroak 10, ostirala:
- 16:00. Haur jolasak eta txokolatada.
- 19:00. Triki-poteoa.
- 20:00. Errezil sagarraren elkartekoek txupinazoa, Borondegin.
- 21:00. Herri afaria frontoian, Gaztetandiken eskutik.
- 00:00. Izer eta Alabier.
Azaroak 11, larunbata. San Martin eguna:
- 11:00. Meza, Marin Deunaren parrokian.
- 11:30. Hamaiketakoa, Borondegin.
- 12:00. Eskola kiroleko saskibaloi partidak.
- 15:30. Muserako izen ematea.
- 16:00. Mus txapelketa, Borondegin.
- 17:00. Haurrentzako jolas txokoak.
- 18:00. Triki-kantu-poteoa eta haurrentzako buruhandiak.
- 20:30. Sagardo eta pintxo dastaketa.
- 23:00. Elizagoien ahizpak.
Azaroak 12, igandea:
- 11:00. Herriko produktuen azoka. Tarta eta gazta lehiaketak.
- 13:00. Lehiaketetako sari banaketa.
- 17:00. Haur, emakume eta gizonen arteko esku pilota partidak.
Azaroak 19, igandea:
- 11:00. Gaztetxoen krosa.
- 12:00. Helduen III. Kros Mistoa.
- 13:00. Jubilatuentzako meza, parrokian.
- 13:30. Ardo dastaketa, dantzalekuan.
- 14:00. Jubilatuen bazkaria, Borondegin.